Kolore horia, toki guztietan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Txirrindulari kuadrilla horiz jantzita, igandean, herriko kafetegi batean, bertako arduradunarekin. (Utzitakoa)

Oriotik kanpora ere askok jantzi zituzten elastiko horiak igandean, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiko estropadez gozatzeko. Bizikletaz Oriora joan zenik ere izan zen, giroaz hobeto blaitzera.

Jakinekoa da Orioko bi traineruek zale asko dituztela herritik kanpo ere, eta Kontxako Bandera bezalako hitzorduez gogotik gozatzen dutela, elastiko horiak jantzita. Igandean, esaterako, jarraitzaile horietako batzuk bizikletaz iritsi ziren Oriora Urnieta, Andoain eta Errenteria aldetik, estropadak herriko kafetegi batetik jarraitzeko bertakoekin batera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide