Oriotarrak Euskarabenturan

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Eizagirre eta Ekaitz Etxabe 2025ko abu. 5a, 08:00

Uztailaren 1ean hasi zuten 126 gaztek euskarazko espedizio kultural eta hezitzailea, eta Euskal Herria zeharkatu ostean, ostegunean amaitu zuten bidaia, Getxon (Bizkaia). Aurrez, Donostiatik Zarautzera egin zuten etapetako bat, eta Gukak Zinema frontoian harrapatu zituen hainbat gazte, tartean Marina Gaztañazpi oriotarra. Hona hemen hark eta eskualdeko beste hiru gaztek esperientziari buruz kontatutakoa.

126 gazte ibili dira Euskarabentura espedizioan murgilduta uztailaren 1etik, eta joan den ostegunean amaitu zuten hilabetea iraun duen esperientzia, Getxon (Bizkaia). Tartean, 24. etapan, Donostiatik Zarautzera egin zuten txangoa, eta hantxe harrapatu zituen gazteak Gukak, eskualdeko gazteei beren iritzia eskatzeko, tartean, Marina Gaztañazpi oriotarrari. 

Goizean iritsi ziren Zarautzera, eta Gaztelekuan, Zinema frontoian, egin zituzten eguneko jokoak. Eguerdian Orokieta Herri Eskolara joan ziren eta, gaua ere, bertan pasatu zuten. Partaideek kostaldeko etapen berezitasuna azpimarratu zioten Gukari.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide