GUKA magazina

Uztaileko GUKA magazina

GUKA magazina 2023ko uzt. 7a, 22:00

Uztaileko magazinean, besteak beste, Aitor Arregi Elkano jatetxeko kideari egindako elkarrizketa, Zurak eta ezpalak atalean Agustin, Joseba eta Udane Ostolazarekin izandako solasaldia, eta Urrutira joan gabe atalean Izarraizko Biraren azken etapa izango dira ikusgai. Hori ez ezik, GUKA markako udako produktu sorta oparitzeko jolasak ere izango dira atal honetan. 

GUKA magazineko denboraldiko azken atalean, Mireia Galarza Bastida kazetaria Aitor Arregi Elkano jatetxeko kudeatzailearekin elkartu da, Getariaz, sukaldaritzaz edo futbolean igarotako urteei buruz hitz egiteko. GUKA herriarteko txapelketari dagokionez, Azkoitian eta Zarautzen izan da Galarza, GUKA markako udako produktu sorta oparitzeko jolasak egiteko. 

Ane Olaizolak, berriz, Grises taldeko kideak elkarrizketatu ditu.  Amaitzeko, Agustin, Joseba eta Udane Ostolazarekin elkartu da Andoni Elduaien kazetaria, Zurak eta ezpalak ataleko azken saiorako. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide