Orio AEko arraunlariek hiru traineru bota dituzte uretara gaur arratsaldean, ia hiru hilabetez lehorrean entrenatzen jardun ondoren. Koronabirusaren aurka zehaztutako protokoloak jarraituz, osasun neurriak gordez egin dute entrenamendu saioa. Egunotan marea biziak direla eta, goraino betetako errioan aritu dira arraunean, tartean euri jasa handiekin. KARKARAk bihar argitaratuko ditu entrenamendu saioko argazki galeria eta bideoa.