Aia

Martxan da Aiako landa lurren mugaketen bosgarren fasea

Julene Sorarrain

Aiako lurren mugaketa mapa. 

Bosgarren eta azken fase horretan 12, 13, 20, 35 eta 36 eremuetako landa lurren mugaketak egin dituzte datozen hilabeteetan. 

Gipuzkoako beste herrietan bezala, landa lurren mugaketak egiten jarraitzen dute Aian. Hilabete hasieran amaitu zituzten laugarren faseko lanak, eta orain, bosgarren eta azken faseari ekin diote. Hala, 12, 13, 20, 35 eta 36 eremuetako landa lurren mugaketak egin dituzte datozen hilabeteetan.

Guztira 129 jaberen 435 partzela landu dituztela jakitera emandu Aiako Udalak, eta zehaztasun gehiago ere eman du: 332 mugarri eta 1.153 puntu bereizi dituzte, mugakideen arteko akordioen eta lursailen jasotze topografikoen bidez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuan informazioa zuzendu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide