Aia

Aiako landa lurren mugaketen laugarren fasea, amaituta

Onintza Lete Arrieta

Aiako lurren mugaketa mapa. 

Fase horretan 14, 15, 16, 17, 18 eta 19 eremuetako landa lurren mugaketak egin dituzte, eta lur jabeek prozesu osoan zehar izandako parte hartzea eskertu du Aiako Udalak. 

Gipuzkoako beste herrietan bezala, landa lurren mugaketak egiten jarraitzen dute Aian, eta jakinarazi dute orain gutxi amaitu dituztela laugarren faseko lanak. Hala, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19 eremuetako landa lurren mugaketak egin dituzte. Guztira 129 jaberen 435 partzela landu dituztela jakitera emandu Aiako Udalak, eta zehaztasun gehiago ere eman du: 332 mugarri eta 1.153 puntu bereizi dituzte, mugakideen arteko akordioen eta lursailen jasotze topografikoen bidez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuan informazioa zuzendu dute.

Lur jabeek prozesu osoan zehar izandako parte hartzea eskertu du udalak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide