Iturraran parketxeak talo tailerra antolatu du abuztuaren 14rako eta 21erako. Ordubeteko saioak izango dira, 13:00etatik 14:00etara burutzekoak, eta parte hartu nahi dutenek izena aurrez eman beharko dute 943-83 53 89 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora mezua bidalita. Informazio gehiago nahi dutenek ere bi bide horiek erabili ahalko dituzte.
Talo tailerra ordainpekoa da: 12 urtera arteko haur eta gaztetxoek sei euro ordaindu beharko dituzte, eta hortik gorakoek, berriz, zortzi.
Bestalde, Parketxeko arduradunek gogorarazi dute hurrengo astean ozar-izarrak ikusteko aukera ere egongo dela. Zehazki, hilaren 14an eta 15ean egingo dute irteera, Jesus Arregi adituaren eskutik.