Aia

Iturriotz auzoan hainbat lan egin ditu Aiako Udalak

Onintza Lete Arrieta

Artxiboko irudian, Iturriotzeko San Joan ermita. (Kulturweb)

Zorua berritu dute eta San Joan ermitara doan zubia ere konpondu dute, Jon Ander Azpiroz alkateak bere sare sozialetan jakinarazi duenez. 

Sanjoanak iristear dira Iturriotz auzora, eta Aiako Udalak hainbat lan burutu ditu azken asteetan, Jon Ander Azpiroz alkateak bere sare sozialetan jakinarazi duenez. 

Besteak beste, zorua berritu dute, baita San Joan ermitara doan zubia konpondu ere. 

Jaiei dagokienez, gaur bertan hasiko dituzte aurreneko ekintzak. Egitaraua esteka honetan ikus daiteke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide