Meza, Aingeru Pausoak eta prozesioa, Ostiral Santuan Aian

Urtzi Oteiza 2026ko apirilaren 4a

Meza izan zuten atzo arratsaldean Aiako parrokian, Ostiral Santu egunean. Jarraian egin zituzten Aingeru Pausoak eta prozesioa. Haur, gazte zein helduek parte hartu zuten.

Ostiral Santu eguna izan zen atzo, eta beste hainbat herritan bezala, Aian ere egun horri lotutako hitzorduak izan zituzten. Arratsaldeko lehen orduetan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna egin zuten parrokian, eta hori amaitzean, Aingeru Pausoak eta prozesioa egin zituzten. Eguraldia lagun izan zuten arratsalde osoan zehar, eta haur zein heldu ugari batu zen mezara zein prozesiora.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide