Aia

Eskuragarri dira Probalekuko musika, dantza eta antzerki emanaldietarako bonoak

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 5a

Aukeran dantza taldearen 'Amama' emanaldiko irudi bat. (utzitakoa)

Aiako Udalak salgai jarri du Aukeran dantza taldearen emanaldia, Julen Alonso musikariaren kontzertua eta 'Trajea' antzezlana ikustera joateko bonoa, 26 euroan. 

Aiako kultur programaren barruan, hainbat ikuskizun eskainiko dituzte urte amaiera arte. Esaterako, maiatzaren 9an, dantza emanaldia eskainiko du Aukeran dantza taldeak. Hain justu, Amama izeneko lana taularatuko dute, 19:00etan hasita.

Uztailaren 17an, berriz, Julen Alonso musikari oriotarraren txanda izango da Probalekua girotzeko. Gaueko 22:00etan hasiko da kontzertua, eta Haria bere azken diskoko abestiak aurkeztuko ditu, Oinkari dantza taldearen laguntzarekin. Udako etenaldiaren ostean, antzezlan batekin itzuliko da Probalekuko kultur eskaintza. Joseba Apaolazak eta Asier Hormazak Trajea antzezlana taularatuko dute urriaren 3an.

Hiru ikuskizunetarako sarrerak jada jarri dituzte dituzte salgai, Internet bidez, hemen. Emanaldi bakoitzerako sarrerek 10 eta 12 euro arteko prezioa izango dute, baina hiru emanaldietara joateko bonoa ere jarri dute salgai, 26 euroan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide