Inauteriak 2026

Kolorea eta umorea Aiako inauterietan, eguraldi txarrari aurre egiteko

Intza Trula

Herri kirol jolasak eta kuadrillen emanaldiak egin zituzten atzo arratsaldean Aian, musikak lagunduta. Kanpoan eguraldiak askorik laguntzen ez bazuen ere, giro aparta izan zen nagusi aterpean.

Gainerako herrietan bezalaxe, Aian ere aterpean ospatu behar izan zituzten inauteriak. Atzo arratsalderako hainbat ekintza zituzten prestatuta bertan, haur, gazte zein helduek jaiaz gozatzeko, eta hala egin zuten: jolasek eta kuadrillen emanaldiek festa giro aparta sortu zuten herritarren artean.

Olinpiar Jokoak izan ziren protagonistak, eta horri lotuta, mozorro ikusgarriak prestatu zituzten aiarrek; hala nola eskiatzailez, patinatzailez eta Gurutzeko Gorriko langilez mozorrotu ziren. Hitzordu guztia, noski, musikak lagunduta egon zen; izan ere, poteo musikatua egin zuten DJ Trikitrack-en eskutik.

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide