Aia

DJ Bullek musika saioa eskainiko du inauterietan, Jauregi tabernan

Julene Sorarrain

DJ Bull. (utzitakoa)

Otsailaren 13an, ostiralez, ospatuko dituzte inauteriak Aian eta DJ Bullek musika saioa eskainiko du gauean Jauregi tabernan, jaiak girotzeko asmoz. 

Inauteriak iristear dira eta Aian otsailaren 13an ospatuko dute festa hori, ostiralarekin. Ekintza ugari antolatu dituzte, besteak beste, Lardizabal eskolako ikasleen emanaldia, askaria eta herri kirol jolasak. 

Hala, musikaz gozatzeko aukera ere izango da egun horretan, izan ere, DJ Bullek emanaldia eskainiko du gauean, Jauregi tabernan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide