Inauteriak 2026

Ekintza ugariz gozatzeko aukera izango da Aiako inauterietan

Intza Trula 2026ko otsailaren 1a

Iazko Aiako inauterietako irudi bat. (Onintza Lete Arrieta)

Otsailaren 13an, ostiralez, ospatuko dituzte inauteriak Aian. Jolasak, askaria eta musika barne hartzen dituen egitaraua aurkeztu dute.

Aiako inauterietan ere izango da festarako aitzakia. Otsailaren 13an, ostiralez, ospatuko dituzte inauteriak herrian, eta horretarako programa borobila aurkeztu dute.

Esaterako, askariaz, herri kirol jolasez eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, eta herritar guztiak animatu dituzte mozorrotu eta ekintzetan parte hartzera.

Ondorengoa da inauterietako egitaraua:

Otsailak 13, ostirala

  • 15:00. Eskolako emanaldia, askaria eta herri kirol jolasak Kulkiren eskutik –azken biak Aiako Guraso Elkarteak antolatuta–, Dema plazan.
  • 19:00. Kuadrillen emanaldia.
  • 19:30-22:00. Poteo musikatua DJ Trikitrack-en eskutik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide