Aia

26 autok hartuko dute parte Aiako IX. Slalom proban

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 30a

Iazko Aiako Slalom probako irudi bat. (Aritz Mutiozabal)

Urteko azken egunean, auto proba jokatuko dute aurten ere Ubegun industrialdean. 09:00etatik 09:45era egingo dituzte egiaztapenak, eta proba 10:30ean hasiko da. 

Aiako IX. Slalom auto proba jokatu dute bihar goizean, Bosteko eskuderiak antolatuta. Beste urte batez, Ubegun industrialdea slalom pista bihurtuko dute, eta urtea motor hotsez agurtzeko ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izango dute zaleek.

Probari 10:30ean emango diote hasiera, baina aurrez, 09:00etik 09:45era, epaileak ibilgailuei egiaztapenak egingo dituzte, eta 10:00etan argitaratuko dituzte zeintzuk hartu ahal izango duten parte. Aurten, 26 auto eta gidarik eman dute izena txapelketan, iaz baino zertxobait gutxiagok; 2024an, 33 izan ziren.

Azken urtetako garaile Asier Tejada irteera postuan izango dela ziurtatu du, baita iaz hirugarren Josu Alberdi azpeitiarrak ere. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide