Igande arratsaldean herri kirol saioak izango dira Aiako Urdaneta auzoan. Auzotarrak San Martin jaietan murgilduta ibiliko dira ostiraletik, eta Gipuzkoako Txapelketaren barruko lehenengo mailako emakumezkoen aizkora lehia eta gizonezkoen ingude altxatzea ikusteko aukera izango dute.
18:00etan hasiko dira lanean. Emakumezkoetan bost aizkolari ariko dira nor baino nor gehiago: Nerea Arruti, Irati Astondoa, Malen Barrenetxea, Oihana Fernandez de Barrena eta Laiene Pikabea. Gizonezkoetan, berriz, hiru lagun, ingudeekin: Unai Goitia, Ugaitz Orbegozo eta Joseba Pagadizabal.