Aian ere ospatu dute urteko gaurik beldurgarriena

Intza Trula 2025ko aza. 1a, 11:30

Gau Beltza ospatu zuten atzo, Aiako Guraso Elkarteak antolatuta. Haurrentzako zein gazteentzako ekintzak izan zituzten arratsalde partetik hasita iluntzera arte.

Orion bezala, Aian ere ospatu zuten atzo urteko gaurik ilunena: Gau Beltza. Aiako Guraso Elkartearen lanari esker, haurrentzako zein gazteentzako jarduerak izan ziren arratsaldetik hasi eta iluntzera arte.

Esaterako, mozorrotzeko eta aurpegiak margotzeko aukera eskaini zuten frontoian, eta norberak bere beldurrak adierazteko aukera ere izan zuen, han jarri zuten mahai batean. Nola ez, haurrentzako jolasak eta txokolate jana ere izan ziren. Gainera, egun honetan ohikoa den moduan, kalejira zaratatsua egin zuten Aiako txokoetan barrena, eta gauari amaiera emateko, Beldurrezko Etxean sartzeko aukera izan zuten ausartenek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide