Beldurrezko pasarela bilakatu da Orio

Intza Trula 2025ko urr. 31a, 20:00

Orioko Udalaren, herriko ikastetxeen eta Txurrumuski aisialdi taldearen ekimenez, Gau Beltza ospatu dute gaur arratsaldean herrian. Kalejira, tailerrak eta beldurrezko ibilbidea izan dituzte egitarauaren barruan.

Urteko egunik beldurgarriena heldu da Oriora ere: Gau Beltza, hain justu ere. Orioko Udalak, herriko ikastetxeek eta Txurrumuski aisialdi taldeak haurrei zuzendutako egitaraua prestatu du, Santu Guztien Egunaren bezperan.

Eguna iluntzen hasi bezain pronto, herritar ugari hasi da herriko kaleak hartzen. Gau Beltzari lotutako mozorroak jantzita atera dira, eta kalejira egin dute Baxoaldetik Herriko Plazara. Han, askotariko eskulan tailerretan parte hartzeko aukera izan dute haurrek. Halaber, beldurrezko ibilbidea egin ahal izan dute LH 3. mailatik hasi eta DBH 4. mailara bitarteko gaztetxoek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide