Aiako festak 2025

San Donato eta San Lorentzo jaietan murgilduko dira bihar aiarrak

Onintza Lete Arrieta 2025ko abu. 5a, 08:04

Artxiboko irudian, buruhandi bat haur bat jotzen San Donato eta San Lorentzo jaietan.

Bihar arratsaldean botako dute festei hasiera emateko txupinazoa, eta igandera bitartean egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Esaterako, Gozategi, Su ta Gar eta Puro Relajo taldeak igoko dira oholtza gainera aurtengoan.

Hemen dira San Donato eta San Lorentzo jaiak. Bihar 18:30ean botako dute txupinazoa, eta igandera bitartean, askotariko ekintzez gozatzeko aukera izango dute aiarrek, tartean herri bazkari eta afariez, punta-puntako bertsolarien emanaldiaz, nahiz Gozategi, Su ta Gar eta Puro Relajo taldeena bezalako kontzertuez.

Festak bihar hasiko diren arren, aurreko egunetan ere izan da zer gozatua herrian, besteak beste larunbatean Gazte Eguna ospatu baitzuten, eta ostegunean, berriz, pala txapelketako finalak.

Egitaraua

Abuztuaren 6a, asteazkena

  • 18:30. Txupinazoa sopresarekin, jaiei hasiera emateko.
  • Jarraian, kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar.
  • 21:30. Herri afaria Izer eta Alaiber trikitilariek alaituta.

Abuztuaren 7a, osteguna – San Donato eguna

  • 06:00. Diana Joselontxos txarangaren eskutik. Herriko plazan zehar.
  • Ondoren, gaupaseroen gosaria.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • 11:30. Landare estanpazio tailerra, Itziar Unzurrunzagaren eskutik.
  • 12:00. Herriko eskuzko pilota txapelketaren finalak.
  • 15:30. Mus txapelketa.
  • 17:00. Dantza suelto txapelketa.
  • 19:30. Kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar.
  • Jarraian, Bide Batez erromeria.
  • 22:30. Bertso jaialdia. Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Iban Urdangarin, Andoni Egaña eta Alaia Martinekin. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
  • Ondoren, Bide Batez taldearekin erromeria.

Abuztuaren 8a, ostirala – Umeen eguna

  • 09:30. Diana. Herriko kaleetan zehar.
  • 11:30. Haur eta gazteentzako jolasak. Plazan.
  • 14:00. Familien bazkaria. Euskal Parrillaren eskutik.
  • 16:30. Puzgarriak eta tailerrak. Panpotx kultur elkartearen eskutik.
  • 19:30. Kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar.
  • 22:00. Kontzertuak: Sukena eta Gozategi.
  • Jarraian, DJ Indate.

Abuztuaren 9a, larunbata

  • 11:00. Sardin jana, toka txapelketa irekia eta umeentzat zapo-toka.
  • 16:00-19:30. Bikeshow trial erakustaldia, Irene Caminosen eskutik.
  • 19:30. Kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar.
  • 20:00-22:00. Pintxopotea Euskal Parrillaren eskutik eta Andoni Ollokiegik girotuta. Plazan.
  • 22:15. Kontzertuak plazan: Enbata Lorade eta Su ta Gar.
  • Jarraian, DJ Jotatxo.

Abuztuaren 10a, igandea – San Lorentzo eguna

  • 07:00. Diana. Herriko kaleetan zehar.
  • 07:30. Gaupaseroen argazkia.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Pilota partidak. Lehen partida, emakumezkoen gomazko paletaz: Nahia Eizmendi - Garazi Eizmendi eta Amaia Irazustabarrena - Ana Kerejeta. Bigarren partida, gizonezkoak eskuz: Lorentz Orbegozo - Unai Albeniz eta Julen Alberdi - Julen Aizpuru.
  • Ondoren, herriko edadetuei eskainitako bazkaria. Alkar Elkartean.
  • 17:30. Herri kirol jaialdia. Gipuzkoako Binakako Aizkolari Txapelketa eta 4. arroa harri jasotze finala.
  • Ondoren, kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar.
  • 22:45. Su festak.
  • Jarraian, haurren dantza erakustaldia.
  • 23:30. Puro Relajoren kontzertua.
  • 01:00. Trakaren erreketa.
  • Goizeko ordu txikitan, Aiako aulki jolas txapelketa ofiziala.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide