Aiako festak 2025

Baditu garaileak aurtengo Aiako pala txapelketak

Julene Sorarrain 2025ko abu. 1a, 15:30

Atzo arratsaldean jokatu zituzten Aiako XXXIV. Pala Txapelketako finalak herriko pilotalekuan. 

Hastear dira San Donato eta San Lorenzo festak Aian, eta aurtengo egitarauaren barruan, XXXIV. Pala Txapelketako finalak jokatu zituzten atzo arratsaldean herriko pilotalekuan. Ekainean hasi zituzten norgehiagokak herriko gaztetxoek, eta atzokoan aurtengo garaileak zehaztu zituzten azkenekoz. Esku pilotako finalak, aldiz, abuztuaren 7an izango dira, goizez.

Hona hemen aurtengo txapeldunak:

  • 10 urte bitartekoak: Ane eta Jakes.
  • 11 eta 15 urte bitartekoak: Adur eta Urtzi.
  • Mutil nagusiak banaka: Iban.
  • Mutil nagusiak binaka (2. maila): Aritz eta Igor.
  • Neska nagusiak binaka: Laida eta Sara.
  • Mutil nagusiak binaka: Iban eta Zigor.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide