Santio jaietan jarraitzen dute Aiako Santio Errekan. Atzo izan zen festetako egun nagusia, baina gaur ere goizean goizetik jai giroa izan da nagusi auzoan. Meza izan da goiz partean, eta gero, frontoian elkartu da herritar ugari, Santioko, Ortzaikako eta Aiako gazteen herri kirol desafioa bertatik bertara ikusteko.
Gazteak txingetan, ingudearekin, trontzan, harri jasotzen eta korrika aritu dira, inguruan auzotarrak animoka zituztela. Elkarrekin bazkaldu dute gero, Alaitz eta Garazik alaituta eta Larrume, Iñaki Gurrutxaga eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Gauerdian, Abiba diskojaia izango da.
Bihar ere izango da Santio Errekan festak ospatzeko jarraitzeko aitzakiarik:
Bihar, igandea
- 12:00. Ume jolasak.
- 16:30. Mus txapelketa.