Harri Txikien Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten atzo eguerdian Aiako Santio Errekan, festen egitarauaren barruan. Iazko garaipena errepikatu zuen Ainitze Zumeta zarauztarrak, 84 altxaldi eginda.
Jende ugari bildu zuen txapelketak, eta guztira zazpi harri jasotzaile aritu ziren garaipena eskuratzeko borrokan. Ibon Errazuk atzoko kirol ekitaldian ateratako irudietako batzuk dira bilduma honetan jasotakoak.