Aiako festak 2025

Zabaldu dute festetako herri afarirako izena emateko epea

Onintza Lete Arrieta 2025ko uzt. 26a, 08:00

Marmitakoa.

Abuztuaren 6an, asteazkenarekin, izango da San Donato eta San Lorentzo jaietako afaria, eta izena emateko azken eguna abuztuaren 3a izango da. Menu begetarianoa nahi duenak ere aukeran izango du.

Badatoz San Donato eta San Lorentzo jaiak. Dagoeneko prest dute Aiako festen egitaraua, eta eman dituzte xehetasunak abuztuaren 6an, asteazkenarekin, egingo den herri afariaz ere. 21:30ean izango da hori, eta Izer eta Alabier trikitilariek girotuko dute gaua.

Batetik, izena emateko epea zabalik dago. Pertsonako 25 euro ordaindu beharko da, eta horretarako Iturriozena tabernara joan behar da. Abuztuaren 3a izango da izena emateko azken eguna, egun hori barne.

Bestetik, herri afarian afalduko dutena ere zehaztu dute: marmitakoa jango dute aurrena, gero txuleta, eta ondoren, postrea. Edariak eta kafea ere prezioaren barruan sartuta daude.

Azaldu dute menu begetarianoa ere egongo dela, eta hori aukeratzen duenak, izena ematerakoan egin beharko duela eskaera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide