Uztailaren 31tik abuztuaren 10era ospatuko dira festak Aian. San Donato eta San Lorentzo jaiak abuztuaren 6tik 10era ospatzen diren arren, astebete lehenago ere ospakizun ugari egongo dira; uztailaren 31n pala txapelketa, abuztuaren 2an Gazte Eguna, eta abuztuaren 3an, bolo txapelketa. Aurten, gainera, su festak egongo dira festei amaiera itzela emateko.
Egitaraua
Uztailaren 31, osteguna
- 16:00. Herriko pala txapelketaren finalak.
Abuztuaren 2a, larunbata – Gazte Eguna
- 11:15. Txosnan ‘beinkapena’.
- 11:30. Ume haundientzat jolasak.
- 14:30. Paella lehiaketa.
- 16:30. Uretako puzgarriak. Igerilekuan.
- 18:30. Elektrotxufla musika ibiltaria.
- 22:30. Kontzertuak.
- Skaregekasko.
- La txama.
- Nafarroa 1512.
- Ondoren, Dj Bon.
Abuztuaren 3a, igandea
- 09:30. Aiako Bolo txapelketa. Federatuentzat eta herritarrentzat.
Abuztuaren 6a, asteazkena
- 18:30. Txupinazoa sopresarekin, jaiei hasiera emateko.
- Jarraian, kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar.
- 21:30. Herri afaria Izer eta Alaiber trikitilariek alaituta.
Abuztuaren 7a, osteguna – San Donato eguna
- 06:00. Diana Joselontxos txarangaren eskutik. Herriko plazan zehar.
- Ondoren, gaupaseroen gosaria.
- 11:00. Meza nagusia.
- 11:30. Landare estanpazio tailerra, Itziar Unzurrunzagaren eskutik.
- 12:00. Herriko eskuzko pilota txapelketaren finalak.
- 15:30. Mus txapelketa.
- 17:00. Dantza suelto txapelketa.
- 19:30. Kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar.
- Jarraian, Bide Batez erromeria.
- 22:30. Bertso jaialdia. Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Iban Urdanagrin, Andoni Egaña eta Alaia Martinekin. Gai jartzailea: Amaia Agirre Ondoren, Bide Batez erromeria.
Abuztuaren 8a, ostirala – Umeen eguna
- 09:30. Diana. Herriko kaleetan zehar.
- 11:30. Haur eta gazteentzako jolasak. Plazan.
- 14:00. Familien bazkaria. Euskal Parrilaren eskutik.
- 16:30. Puzgarri eta tailer ezberdinak. Panpotx Kultur Elkartearen eskutik.
- 19:30. Kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar.
- 22:00. Kontzertuak. Sukena. Gozategi.
- Jarraian, Dj Indate.
Abuztuaren 9a, larunbata
- 11:00. Sardin jana, toka txapelketa irekia eta umeentzat zapo-toka.
- 16:00-19:30. Bikeshow trial erakustaldia, Irene Caminosen eskutik.
- 19:30. Kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar.
- 20:00-22:00. Pintxopotea Euskal parrilaren eskutik eta Andoni Ollokiegik girotuz. Plazan.
- 22:15. Kontzertuak.
- Enbata Lorade.
- Su ta Gar.
- Jarraian, Dj Jotatxo.
Abuztuaren 10a, igandea – San Lorentzo eguna
- 07:00. Diana. Herriko kaleetan zehar.
- 07:30. Gaupaseroen argazkia.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Pelota partiduak. Lehen partida, emakumezkoen gomazko paleta: Nahia Eizmendi - Garazi Eizmendi eta Amaia Irazustabarrena - Ana Kerejeta. Bigarren partida, gizonezkoak eskuz: Lorentz Orbegozo - Unai Albeniz eta Julen Alberdi - Julen Aizpuru.
- Ondoren, Herriko edadetuei eskainitako bazkaria. Alkar Elkartean.
- 17:30. Herri kirol jaialdia. Gipuzkoako Binakako Aizkolari Txapelketa. “4.ARROA” harrijasotzaile finala.
- Ondoren, kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar. 22:45. Su festak. Jarraian, Haurren dantza erakustaldia. 23:30. Puro Relajoren kontzertua. 01:00. Trakaren erreketa.
- Goizeko ordu txikitan, Aiako aulki jolas txapelketa ofiziala.