Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak Txomin Amundarainekin jokatutako 5.000 euroak eskuratu zituen pasa den larunbatean Tolosako zezen plazan jokatutako apustuan. Izan ere, aizkolari aiarrak 50 minutu eta 11 segundoan moztu ditu 60 ontzako sei enbor eta hamabi kanaerdiko ebaki. Nafarrak, aldiz, 54:49 minutuko denbora behar izan du.
Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan, Izeta VI.ak esan du "sinestezina" dela 50 minututan lan hori amaitzeko gai izana, eta azpimarratu du "atzetik lan handia egon dela". Amundarain, berriz, pozik agertu da bere emaitzarekin: "Galdu egin dut, baina nire lana egin dut. Hau bizi beharreko zerbait da".
Argazkiak: Ibon Errazu.