Aia

Dagoeneko izena eman daiteke Idi Eguneko azokan postua jartzeko

Julene Sorarrain 2025ko api. 24a, 11:00

Iazko Idi Eguna Aian. (Guka)

Maiatzaren 24 eta 25ean ospatuko da Idi Eguna Aian, eta igandeko artisau azokan postua jarri nahi dutenek dagoeneko izena eman dezakete. 

Aurreko urtean ospatu zuten estreinakoz Aiako Idi Eguna, eta aurten ere herritarrek egun berezi honetaz gozatzeko aukera izango dute. Maiatzaren 24 eta 25eko asteburuan jarri dute hitzordua, eta xehetasun guztiak aurrerago emango dituzte. 

Hala eta guztiz ere, iaz bezala, artisau azoka egingo dute igandean, eta bertan posturen bat jarri nahi dutenek izena emateko aukera izango dute maiatzaren 12ra arte. Horretarako, interesdunek 943-13 11 44 zenbakira deitu edota aia@aia.eus helbidera idatzi dezakete.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide