Inauteriak 2025

Giro ederra Aian, kuadrillen arteko mozorro topaketan

Maria Maya Manterola 2025ko mar. 1a, 09:30

Arratsalde partean kuadrillen arteko topaketa izan zuten plazan, eta dantzan ospatu zituzten inauteriak. Track DJaren emanaldiarekin biribildu zuten eguna.

Atzo hasi, eta atzo bertan bukatu ziren inauteriak Aian. Goiz partean Lardizabal Herri Eskolako ikasleek koreografia politak eskaini zituzten Dema plazan, jantzi koloretsuak soinean, eta arratsaldean, helduagoen txanda izan zen. 

Kuadrillen arteko topaketa egin zuten 19:00etan plazan, eta jarraian, ikuskizun bat eskaini zuten han bildutakoek musikaren laguntzaz. Aiako inauteriei amaiera emateko, pintxo pote girotua izan zuten, Track DJaren doinuek lagunduta.

Argazkiak: Gorka Eizagirre.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide