"Emanaldi ederra" eskaini du Olatz Salvadorrek Aian

Onintza Lete Arrieta 2025ko urt. 28a, 14:42

Aia Turismoak larunbateko kontzertuko irudiak partekatu ditu sare sozialetan, eta eskerrak eman dizkie Xatur gaztelekuko laguntzaile gazteei, udaleko brigadako langileei, antolatzaileei nahiz kontzertura joandako ikus-entzuleei.

Olatz Salvadorrek kontzertua eman zuen larunbat gauean Aiako Probalekuan. Aiako Udalak eta Turismo Bulegoak antolatuta, Zainak eman azken laneko abestiak eskaini zituen, besteak beste.

Emanaldiaren harira, Aia Turismoak kontzertuko irudiak partekatu ditu sare sozialetan, eta eskerrak eman dizkie Xatur gaztelekuko laguntzaile gazteei, udaleko brigadako langileei, antolatzaileei nahiz kontzertura joandako ikus-entzuleei. "Zoragarria izan zen Olatz Salvadorrek bandarekin eskaini zuen emanaldia".

Udalak zazpi emanaldi eskainiko ditu aurten Probalekuan, eta horietan hurrengoa otsailaren 22an izango da. Idoia Asurmendi igoko da oholtzara, eta dagoeneko salgai daude sarrerak.

(Argazkiak: Gaizka Peñafiel)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide