Aia

Idoia Asurmendiren kontzerturako sarrerak eskuragai daude dagoeneko

Julene Sorarrain

Idoia Asurmendi musikaria.

Otsailaren 22an, larunbatarekin, eskainiko du bere emanaldia, 22:00etan hasita, Probalekuan. Sarrerak eskuragai daude Musikaze atari digitalean. 

Aiako Udalak eta Turismo Bulegoak antolatuta, Idoia Asurmendiren De amar y desandar azken laneko abestiez gozatzeko aukera izango da datorren hileko azken asteburuan. Emanaldia otsailaren 22an, larunbatarekin, eskainiko du abeslariak, 22:00etan hasita, Probalekuan. 

Sarrerak dagoeneko eskuragai daude Musikaze atari digitalean, eta 12 euro balio dute. Informazio gehiago eskuratzeko, 943-13 09 24 zenbakira deitu daiteke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide