Aia

Bihar izango da Santio Errekako jaietako ekitaldirik

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 19a, 14:30

Santio Erreka auzoko jaiak.

Santio jaiak ospatzen hasiko dira bihar Santio Errekan. Fan&Go taldearekin erromeria eta oilasko biltzea egingo dituzte, beroketa gisa. Ondoren, datorren asteazkenetik igandera atsedenik hartzeko unerik ez dute izango auzotarrek. Bost egunetan festa egitarau oparoa izango baita.

Santio jaiak ospatzen hasiko dira bihar Santio Erreka auzoan. Lehenengo ekintzak egingo dituzte. Fan&Go taldearekin erromeria izango da 23:00etan, eta ondoren egingo dute oilasko biltzea.

Atsedena hartzeko egunak izango dira datorrenak, asteazken arte. Hain zuzen, egun horretatik hasita igandera arte, hilaren 24tik 30era, festaz gozatzeko hamaika aukera izango baitira auzoan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide