Santio jaiez gozatzeko prest dira Santio Erreka auzoan, eta aurreneko ekintzak larunbat gauerako antolatu dituzte: erromeria Fan&Go taldearekin, eta oilasko biltzea.
Ondoren, egitarau mardula izango dute zain hilaren 24tik 30era. Hilaren 24an, Santio bezpera, eta hilaren 26an, bokadilloak ere eskainiko dituzte festetako txosnan.
Santio egunez eta hilaren 27an egingo dituzten afari eta bazkarietarako txartelak, berriz, aurrez erosi beharko dira Portu, Sega edo Salatxo tabernetan. Baita azken eguneko oilasko biltzeko afaritarako ere. Kasu horretan, sarrerak txosnan eta Portun egongo dira salgai.
Honakoa da santioetako egitaraua:
Uztailak 20, larunbata:
- 23:00. Erromeria frontoian Fan&Go taldearekin.
- Ondoren. Oilasko biltzea.
Uztailak 24, asteazkena, Santio bezpera:
- 20:00. Kultur Defender: DJ Davila eta DJ Hidalgoren eskutik, estaziotik frontoira ibilbidea.
- 23:00. Kultur Defender: DJ Davila eta DJ Hidalgo, goizaldera arte, frontoian.
Uztailak 25, osteguna, Santio eguna:
- 10:30. Meza.
- Ondoren. Adinekoen hamaiketakoa Portun.
- Jarraian. Herri kirolak: kintopeko harri jasotzaileak eta nesken 4 arroako kanporaketa.
- 21:00. Afaria frontoian Euskal Parrillaren eskutik, Etxebarria aita-semeak trikitilariekin eta auzoko bertsolariekin. Sarrerak salgai Portu, Sega eta Salatxo tabernetan.
Uztailak 26, ostirala:
- 10:30. Meza.
- 19:00. Elektrotxorongorekin kalejira, estaziotik hasi eta frontoira.
- 23:00. Onlyfly eta Broteens taldeen kontzertuak.
Uztailak 27, larunbata:
- 12:00. Herri kirolak: San Martin eta Santio auzoen arteko erronka.
- 14:30. Auzo bazkaria I Love Paellaren eskutik. Sarrerak salgai Portu, Sega eta Salatxo tabernetan.
- 18:00. Andoni Ollokiegiren emanaldia.
- 00:00. Abiba diskojaia.
Uztailak 28, igandea:
- 12:00. Ume jolasak.
- 16:30. Mus txapelketa frontoian. Izen-ematea 16:00etan.
Uztailak 30, asteartea:
- 21:00. Oilasko biltzeko afaria Portu erretegian. Tiketak aurrez salgai txosnan eta Portun.