Aia

Ate joka da Idi Festa

Andrea Zipitria 2024ko mai. 16a, 15:17

Idi festaren aurkezpena. (Andrea Zipitria)

Aiako Udalak antolatuta, Idi Eguna izango da lehenengoz, etzi. Idia protagonista izanik, idi erakusketa, artisau azoka, bazkaria eta erromeria antolatu dituzte, besteak beste, larunbaterako.

Idia protagonista izango duen festa ate joka da. Larunbat honetan ospatuko da haiei eskainitako festa, lehenengo aldiz. Egitarau oparoa antolatu dute egun osorako. Nolanahi ere, animalia egongo da guztiaren erdigunean. Hona hemen egun osoko egitaraua:

Egitaraua:

  • 11:00-14:00. Artisau azoka plazan
  • Goizean zehar, idi erakusketa aparkalekuan eta idi-parea gurdiarekin herrian zehar.
  • 13:00. Idi-proba erakustaldia kantabriar erara Azkueko zelaian.
  • 14:30. Bazkaria frontoian (tiketak eskuragarri Iturriozenan, 65 euroan, menua: idi txistorra; idi zezina; idi kroketa; idi sahieskia: idi txuleta, entsaladarekin eta patata frijituekin; arroz esnea eta txokolate kroketa. Ogia eta edaria prezioaren barruan daude).
  • 17:30. Solasaldia eta proiekzioa, Beñat Gereka, Mario Nogueira eta Iñaki Olidenen eskutik.
  • 19:30. Pintxo dastaketa.
  • Ondoren, erromeria, Izer eta Alabier.
Erlazionatuak

Idiaren aitzakian, festa

Andrea Zipitria mai 12 Aia

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide