Euskal Herriko Itzulia

Txirrindulariak pasatzeko, errepidea itxiko da

Karkara 2016ko api. 5a, 17:29

Ostegunean, apirilaren 7an, Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapa Aiatik pasako da eta horrek aldaketak eragingo ditu zirkulazioan.

Lesakan hasiko da etapa eta Orion bukatuko da. Aiatik bi aldiz pasako da. Lehen aldian, 15:00ak aldera pasako da herrigunetik. Lehendabizi Santiora joango dira txirrindulariak, gero kaskora, ondoren  Laurgainera eta handik Zarautzera. 

Bigarren aldian, herrigunetik, 16:30ak aldera pasatzea aurreikusten da. Txirrindulariak Zumaiatik etorriko dira. Aiara Ubegun industriagunetik sartuko dira. Handik Errotara joango dira, gero Arrutira, ondoren Azkuera, Illarramendira, Arizmendira, kaskora eta herrigunetik Laurgainerako bidea egingo dute. Laurgainetik Oriorako bidea hartuko dute.

Lasterketa pasa baino 20 minutu lehenago errepidea itxiko da eta txirrindulariak igaro bitarte itxita egongo da. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide