Itzuliko bosgarren eta seigarren etapa Aian izango dira: Eibar-Aia etapa eta Aia-Aia elojupekoa.
Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko podiuma osatu da. Joaquin Rodriguezek jantzi du maillot horia, eta puntuetan ere bera izan da txapelduna. Mendiko maillota Omar Frailek lortu du; taldekakoa Katushak; 25 urte azpikoa, Simon Yatesek; tarteko helmugetakoa, Louis Vervaekek; eta, lehen euskaldunarena, Jon Izagirrek. Irabazle guztiak zoriondu ditu Aiako herriak. Baina, horrez gain, errepidez errepide eta mendatez mendate animoak eman dituzten zalegoak ere ez dute ahaztu.
Joaquim Rodriguezek, Puritok, irabazi du Euskal Herriko Itzulia. 28,50 denborarekin amaitu du gaurko proba. Podiumeko koska altuenera emozioz gainezka igo da, zaleen babes oihu eta txalo zaparradaren artean. Maillot horia emozioaren emozioz jantzi du, irribarre handi-handiarekin. Lore-sorta euskal zalegoari bota dio, pozaz zoratzen. Erregulartasunaren maillota ere berak jantzi du.
Abitu dira txirrindulari guztiak. Denbora gutxi barru jakingo da irabazlea nor den. Oraingoz, helmugaratu direnen artean azkarrena Tom Dumoulin izan da, 28 minutu eta 46 segundoko denbora eginda. Honen atzetik, 21 segundora, BeƱat Intxausti euskalduna dago. Dena den, maillot horia eskuratzeko hautagaiak erlojupekoa hasi besterik ez dute egin, hortaz, guztia dago erabakitzeke.
Aia-Aia erlojupekoa izango da gaur. Arratsaldeko 14:30ean irtengo da lehen txirrindularia eta 16:44ean azkena; Timo Roosenek irekiko du erlojupekoa eta Sergio Luis Henaok itxi. Ate joka dagoen azken etapa honetan guztia erabakitzeke dago, edozer gerta liteke.
Sailkapen orokorrean hamaika txirrindulari minutu baten barruan daude. Lehendabizikoa Henao da, eta, atzetik, Purito Rodrigez dago, denbora berdinarekin. Hortaz, estu-estu dauden txirrindulari horien artean jokatuko da maillot horia.
Mendiko maillota Omar Frailek dauka, 81 punturekin. Atzo ere berak irabazi zuen, zazpi gain zituen lasterketan sei lehen postuan pasa baitzituen. Ziurrenik, ezustekorik ezean, berak jantziko du mendiko maillota.
Itzuliko azken etapa da gaurkoa. Txirrindulariek ibilbidea ezagututa ekingo diote azken erlojuaren kontrako etapari, atzoko etapako azken kilometroak izango baitira gaur egin beharko dituztenak.
300 metroko altuera aldaketa izango du gaurko ibilbideak, 18,3 kilometrokoak. Lehen 9 kilometroak jaitsiera izango dira gehienbat; eta, azken zortzi kilometroak, aldiz, aldapan gora. Gaur, berriz ere igo beharko dute Aiako horma, helmugaratu baino lehen, hain justu.
Urraki igotzen egin dute ibilbidearen bigarren ordua. Fraile pasa da gailurretik lehen postuan, tropela 4 minutu eta bi segundotara.
50. kilometroan, Garaten bete dute gaurko etaparen lehen ordua. Lehen postuan Amets Txurruka, Omar Fraile bigarren, hirugarren Thomas Danielson eta David De La Cruz laugarren. 3 minutu eta 20 segundora pelotoia.
30 lagun daude alde eginda, minutu bat eta 50 segundoko distantziarekin. Orain arteko sailkapena, behin behinekoa:
1. Omar Fraile (CJR) - 176 dortsala - 2 puntu
2. Amets Txurruka (CJR) - 178 dortsala - 3 puntu
3. Rein Taaramae (AST) - 97 - 1 puntu
17.30 kilometroan, behin behineko sailkapena:
1. postuan: Amets Txurruka (CJR) - 178 dortsala - 3 puntu
2. postuan: Omar Fraile (CJR) - 176 dortsala - 2 puntu
3. postuan: Tom Danielson (TCG) - 156 dortsala - 1 puntu
15.9 kilometroa igaro dute txirrindulari gehiene, eta, orduan Wellensek Txurruka atzean utzi du. Orain, ordea, berriz ere aurrea hartu dio Txurrukak Wellensi. Txurruka pasa da buruan Kalbarion 17. kilometroan.
Hasi berri da Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko bosgarren etapa. Bi kilometro inguruko ibilbidea egin dute eta Wellensek jada aurrea hartzeko saiakera egin du. Beste hamasei txirrindularik ere egin dute tropeletik alde egiteko saiakera. Meersmanek eta Veronak ez dute gaurko etapan parte hartuko, gaur ez baitira irteera puntutik atera.
Argazkia: @imagreto
Eibarretik abiatuko da etapa, Aiara bidean. Gipuzkoako Kostatik iritsiko dira Aiara; eta, behin Aian daudela, bi itzuli egin beharko dituzte helmugako marra igaro aurretik. Bietan, bai ala bai, Aiako pareta pasa beharko dute txirrindulariek.
Guztira zortzi muino igo beharko dituzte. Hirugarren mailako bi: Kalbario gaina eta Itziar gaina; bigarren mailako hiru: Garate gaina, Alkiza gaina eta Aiako gaina; eta lehen mailako bat, Urraki gaina. Aiako gaina hiru aldiz pasa beharko dute.