Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da bihar, Azaroak 25, eta Aian eta Orion deialdi bana egin dute bi herri horietako talde feministek.
Aian, elkarretaratzea antolatu dute 19:00etarako plazan. Aurrez, ordea, txokolate beroa banatuko dute. 18:15ean elkartuko dira zimitorioan, eta eskulanak egiteko txokoa ere izango da.
Orion ere 19:00etarako jarri du hitzordua Orioko Mugimendu Feministak. Ez ginen atzera egiteko jaio lelopean, Herriko Plazan elkartuko dira, eta ondoren, manifestazioa egingo dute kalez kale. Gainera, Bizitza askeak plazer sormen lehiaketako lanen erakusketa ikusgai izango da, ostiralera bitartean, Saregile emakumeen etxean.