Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da datorren astean, Azaroak 25, eta Aian eta Orion deialdi bana egin dute bi herri horietako talde feministek.
Aian, elkarretaratzea antolatu dute 19:00etarako plazan. Aurrez, ordea, txokolate beroa banatuko dute. 18:15ean elkartuko dira zimitorioan, eta eskulanak egiteko txokoa ere izango da.
Orion ere 19:00etarako jarri du hitzordua Orioko Mugimendu Feministak. Ez ginen atzera egiteko jaio lelopean, Herriko Plazan elkartuko dira.