Ortzaikan sanmartinak hasteko zorian dira

Mailo Oiarzabal

Ortzaikako auzotarrak, San Martin jaietan. 

Gaur gauean hasiko dira San Martin jaiak Orioko Ortzaika auzoan, ardo mutilen afariarekin. Aiako Urdaneta auzoan, aldiz, joan den asteburukoari jarraipena emango diote. Greba deialdiarekin batera dator aurten San Martin eguna. 

Bihar, azaroak 11, San Martin eguna da, eta data horren bueltan ez dira gutxi Urola Kostan festak egiten dituzten tokiak. Udazkeneko santu 'festazaleena' da, izan ere, San Martin eskualdean. Aurten aste erdi-erdian egokitu da azaroaren 11 eta, horrela, aurreko zein ondorengo asteburuetarako antolatu dituzte festak han eta hemen. 

Aiako Urdaneta auzoan aurreko asteburuan izan zituzten lehen ekitaldiak, baina aste honetan ere jarraituko dute han sanmartinak ospatzen. Bihar bertan, zaindariaren egunean, patata tortilla lehiaketa, auzotarren arteko herri kirolak eta Izer eta Narbaizarekin erromeria izango dituzte Urdanetan, eta ostiraletik igandera bitarterako egitarau oparoa prestatua dute; igandean, hain zuzen, Oilasko Biltze Egunarekin borobilduko dituzte aurtengo San Martin festak. 

Orioko Ortzaikan, berriz, sanmartinak hasteko zain-zain daude. Gaur izango dute lehen hitzordua, ardo mutilen afariarekin. Bihar, meza nagusia egingo dute goizean, eta ondoren, hamaiketakoa eta toka txapelketa izango dira. 

Hona hemen sanmartinetako datozen egunetako egitaraua, herriz herri:

Ortzaika (Orio).

  • Gaur, asteartea.
    • 21:00. Mutil ardoko afaria.
  • Bihar, asteazkena. San Martin eguna.
    • 10:00. Meza nagusia.
    • Jarraian, hamaiketakoa eta toka txapelketa.
    • 14:30. Bazkari girotua.
  • Azaroak 13, ostirala.
    • 19:00. Auzotarren arteko herri kirol desafioa.
    • 21:00. Afaria, Attola eta Haritz trikitilariek girotuta.
    • 01:00. Davila DJa.
  • Azaroak 14, larunbata.
    • 05:30. Baratxuri zopa.
    • 06:00. Oilasko biltzea.
    • 21:00. Afaria, 20 Minutu orkestrarekin. Txartelak Kutixin eta Olidenen eros daitezke, bihar arte.
    • 00:30. Niko DJa.
  • Azaroak 15, igandea.
    • 16:30. Jolasak, Txurrumuskiren eskutik.
    • Ondoren, txokolate jana.
    • 18:00. Erromeria, Jagoba eta Maddalenekin.
  • Azaroak 20, ostirala.
    • 22:30. Mus txapelketa. Izen ematea, 22:00etan.
    • 23:30. Indate DJa.
  • Azaroak 21, larunbata.
    • 18:00. Gaztaina jana.
    • 18:30. Herri kirolak. Aizkoran: Julen Gabirondo eta Beñat Tellerria. Harri jasotzen: Joseba Ostolazaren eskolako harri jasotzaileak.
    • 23:30. Aros gaua.
  • Azaroak 22, igandea.
    • 14:00. Bailarako bazkaria.
    • 18:00. Erromeria, Garixe, Arbeo eta Maltzetarekin.
    • Ondoren, su festa.

Urdaneta (Aia). 

  • Bihar, asteazkena. San Martin eguna.
    • 11:00. Meza nagusia.
    • 12:00. Patata tortilla lehiaketa eta auzotarren arteko herri kirolak.
    • 18:00. Erromeria, Izer eta Narbaizaren eskutik.
  • Azaroak 13, ostirala.
    • 00:30etik goizaldera arte.Fury DJa, Ximor tabernan.
  • Azaroak 14, larunbata.
    • 17:30. Sagardo dastaketa.
    • 19:00. Jta Elektrotxaranga.
    • 21:00. Afaria Indamendin, Euskal Parrillaren eskutik. Txartelak gaur arte, Izetan eta Udaberrin.
    • 00:00. Erromeria, Komerikekin.
    • Ondoren, Indate eta Kroke DJak
    • 01:30. Naza DJa, Ximor tabernan.
  • Azaroak 15, igandea. Oilasko Biltze Eguna.
    • 07:00. Oilasko bilketaren hasiera dianarekin, Larrume eta Beltza bertsolariekin, eta Laja eta Alabier trikitilariekin.
    • 14:00. Bazkaria, Indamendin.
    • 18:00. Herri kirolak.
    • Jarraian, erromeria, Laja eta Alabierrekin.
    • Festak bukatzeko, patata dantza lehiaketa eta traka zaratatsua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide