Santu Guztien eta Hildakoen Oroimenerako eguneko elizkizunen ordutegiak zehaztu dituzte

Maddi Txintxurreta

Aiako San Esteban eliza. (Aia Turismoa)

Bihar, azaroaren 1ean, eta astelehenean, azaroaren 2an, hainbat meza eta otoitz egingo dituzte Orion eta Aian.

Dagoeneko jakinarazi dituzte Santu Guztien egunean eta Hildakoen Oroimenerako egunean Aian eta Orion egingo dituzten elizkizunen eta hilerrietako otoitzen ordutegiak.

Bihar, Santu Guztien egunean, goizez izango dira hitzordu nagusiak bi herrietan. Aian, 10:30ean emango dute meza San Esteban parrokian, eta ordubete geroago, 11:30ean, hildakoen aldeko otoitza egingo da hilerrian.

Orion, berriz, 12:30ean izango da meza nagusia, eta ondoren, 13:45ean hilerrian bilduko dira hildakoen alde otoitz egiteko.

Biharamunean Hildakoen Oroimenezko eguna ospatuko dute, eta elizkizunak arratsaldez egingo dituzte. Lehen hitzordua Aiako Laurgaingo hilerrian izango da, 16:00etan hasiko den mezarekin. Orion 18:00etan egingo dute meza, eta eguna biribiltzeko, Aiako San Esteban parrokian bilduko dira berriro fededunak, 19:30ean egingo duten azken elizkizunean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide