Igande goizaldean ordua aldatuko da, udako ordutegia utzi eta neguko ordutegira moldatzeko. Horrenbestez, igandean, urriak 25 eta hileko azken igandea, ordubete atzeratu beharko dira erlojuak goizaldean; 03:00etan 02:00ak izango dira.
Ondorioz, ordubete gehiago izango du igande goizaldeak. Igandetik aurrera, beraz, egunak lehenago argituko du, eta arratsaldeak motzagoak izango dira lehenago ilunduko duelako.