Etxebizitza eskubidearen aldeko greba deituko dute euskal sindikatuek azaroaren 11rako

Andoni Elduaien

Azkoitiko Plazaberria. (FIlmsuri)

Bi sindikatu hoiek etxebizitza eskubidearen aldeko lanuzteak eta mobilizazioak egingo dituzte egun horretan. Hego Euskal Herrian eta Espainian egun berean izango dira. 

Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorra deituko dute euskal sindikatuek azaroaren 11rako. ELA, LAB, ESK zein Steilas sindikatuek eta Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek jakinarazi dute Espainiako Estaturako CCOOk eta UGTk deitu duten greba egunean egingo dutela greba orokorrerako deialdia Hego Euskal Herrian ere.

ELA sindikatuak greba Hego Euskal Herritik jorratzea lehenetsiko du, erakundeei "presioa handiagoa" egiteko, arlo horretan Arabako, Bizkaiko zein Gipuzkoako eta Nafarroako gobernuek "eskumen zabalak" dituztelako. LAB sindikatuak, berriz, etxebizitza larrialdiari aurre egiteko "egiturazko neurriak" behar direla adierazi du, eta ardura tokian tokiko gobernuek dutela.

Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek, hala nola Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuen Sareak, greban parte hartzeko deia egin diote langile klaseari. Etxebizitza eskubidea bermatzeko bide bakarra "espekulazioa eta errentismoa erabat amaitzea" dela uste dute haiek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide