Etorkizuna

Gaurko ametsak, biharko albiste

Erredakzioa

Etorkizuna nolakoa irudikatzen duten galdetu die Gukak Urola Kostako haur eta gazteei, eta horien erantzunak ikusi ahal izango dira aurrerantzean Gukaren webguneetan nahiz telebistan. 

Etorkizuna lelopean egiten ari den kanpainaren barruan, herri ezberdinetako 62 haur eta gazteren testigantzak bideoz bildu ditu Gukak, eta abendura bitartean argitaratuko ditu erantzun guztiak bere webguneetan nahiz telebistan.

Gai desberdinak jorratu dira gaztetxoenekin egindako elkarrizketetan: beren burua nola irudikatzen duten, etorkizuneko ametsak, herrietan etor daitezkeen aldaketak, joerak...

Gukak eskerrak eman nahi dizkie kanpaina berezi honetan parte hartu duten guztiei. Denok batera, etorkizuneko Guka egingo dugu.

Egin bazkide.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide