Gukakide

Guka zinemaz gozatzera doa: lortu Donostiako Zinemaldirako sarrera bikoitz bat!

Erredakzioa

Donostiako Zinemaldiaz eta euskaraz gozatzeko aukera eskaini nahi die Gukak irakurleei. Horretarako, 40 sarrera bikoitz baino gehiago zozketatuko ditu irailaren 18tik 26ra bitartean jaialdian eskainiko diren film emanaldietarako.

Euskal zinemak eta euskarazko ikus-entzunezkoek tokia izango dute berriro ere Donostiako Zinemaldian, eta Gukak irakurle guztiak gonbidatu nahi ditu esperientzia horretaz gozatzera. Guztira, 40 sarrera bikoitz baino gehiago daude jokoan euskarazko filmak zein euskarazko azpitituluak dituzten emanaldiak ikusteko.

Zozketa honetan parte hartzeko, irakurleek galdetegi erraz bat erantzun beharko dute: zenbat dakizu euskal zinemaz eta Donostiako Zinemaldiaz?. Galdera-erantzunen jolasean parte hartzen duten guztien artean banatuko dira sarrerak.

Zinemira eta nazioarteko lan nabarmenak

Eskaintzaren barruan, Zinemira saileko filmak ikusteko aukera egongo da, baita euskarazko azpitituluak dituzten atzerriko lanak ere. Euskal ekoizpenei dagokienez, izenburu eta proiektu garrantzitsuak egongo dira ikusgai, hala nola Ander eta Yul, Muguruza FM 40 Tour, Gatibu agur esan barik, Go!azen 13 eta Ondarea. Euskal Sukaldaritza Berriak 50 urte. 

Horrez gain, nazioarteko zinema klasiko zein nabarmena ikusteko txartelak ere lortu ahal izango dira: tartean Classe tous risques, La scoumoune edo Une robe noire pour un tueur filmak.

Parte hartu lehiaketan, erakutsi zenbat dakizun gure zinemaz eta gozatu Donostiako Zinemaldiaz euskaraz!

Parte hatu lehiaketan hemen. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide