Lurraldebusen autobus zerbitzuek neguko ordutegia izango dute bihartik aurrera

Andoni Elduaien 2026ko abuztuaren 31

Lurraldebusen autobus bat.

Bihar, irailak 1, berreskuratuko dute Lurraldebusen autobus zerbitzuek neguko ordutegia. Urola Kostan, guztira, eguneko 11 autobus zerbitzu daude.

Irailarekin batera berreskuratuko dute neguko ordutegia Lurraldebusen autobus zerbitzuek. Hain justu, bihar, irailak 1, sartuko dira indarrean eskualdea zeharkatzen duten autobusen ordutegi berriak. 

Urola Kostan, guztira, eguneko 11 autobus zerbitzu daude, eta horietan guztietan sartuko da indarrean neguko ordutegia bihartik aurrera. Hona hemen horien guztien informazioa: 

  • UK01, Azkoitia eta Donostia artekoa. 
  • UK02, Azkoitia eta Tolosa artekoa.
  • UK03, Azkoitia eta Zarautz artekoa.
  • UK04, Beizama eta Azpeitia artekoa.
  • UK05, Zestoa eta Ermua artekoa. 
  • UK06, Zumaia eta Zumarraga artekoa. 
  • UK07, Zumaia eta Zestoa artekoa.
  • UK08, Zarautz eta Orio artekoa. 
  • UK09, Zumaia eta Donostia artekoa. 
  • UK10, Zumaia, Zarautz eta Donostia artekoa.
  • UK11, Zumaia, Orio eta Donostia artekoa. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide