Sustrai errotu gabeak

Aran Aldai

'Sustrai errotu gabeak'. (Aran Aldai)

Aia-Orio Guka aldizkariko maiatzeko Izpiak eta Hizkiak ataleko irudia da honakoa. Aran Aldai da argazkiaren eta testuaren egilea.

Bada Olarteta inguruan zuhaitz berezi bat, une honetan bere jantzi ederrenarekin dagoena, soineko berdez, elegante.

Sustraiak lurrari sendo lotuta izateko omen, guk hankak bezala, irmoki pauso ziurrak emateko.

Ameslarien gisara, lurra ukitu arren zerura begira, pago horrek ere baditu sustrai errotu gabeak, biluzik, haizearen ferekaz gozatzen, beste errealitateak sentitzen, bizitzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide