Haur katekesian izena emateko epea zabaldu dute Aian eta Orion

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 23a

Orioko Bariko San Nikolas parrokiaren barrualdea.

Aian astearteetan egingo dituzte saioak, eta Orion, astean hiru egunetan, mailaka banatuta. 

Aiako eta Orioko Eliza katolikoko arduradunek jakinarazi dute zabalik dagoela 2026-2027 ikasturtean haur katekesian izena emateko epea bi herri horietan. Lehenengo mailan izena emateko deialdia 2020an jaiotakoentzako da, eta honako ordutegiak jarri dituzte: Orion, lehenengo urtekoak astelehenetan elkartuko dira 16:45-17:30 artean; bigarren urtekoak astearteetan 16:45-17:30 artean; eta hirugarren urtekoak, asteazkenetan 16:45-17:30 artean. Aian astearteetan egingo dituzte saioak, eta ordutegia aurrerago ezarriko dute. 

Izena esteka honetan eman daiteke. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide