Benito Lertxundiren omenezko kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Orio Gukak

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 14a

Webgune honetako erabiltzaileek Et Incarnatus orkestra sinfonikoa haur abesbatzaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute igande iluntzean, Orioko Udalak eskainitako sarrerei esker. Zozketan parte hartzeko epea ostiral honetan 13:00etan amaituko da. 

Balearen Egunaren egitarauaren barruan, Benito Lertxundi omenduz, Et Incarnatus orkestra sinfonikoa haur abesbatzaren kontzertua izango da igandean 20:00etan Karela kiroldegian, Orioko Udalari esker, Orio Gukak bi sarrera bikoitz ditu webgune honetako erabiltzaileen artean zozkatzeko.

Esteka honetan eman daiteke izena zozketarako. Bihar, ostirala, 13:00etan amaituko da parte hartzeko epea. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide