Kristau komunitatearentzat garai berezia da Aste Santua, eta ohi bezala, hainbat elizkizun izango da bihar, Erramu Igandean hasi, eta apirilaren 5era arte, Pazko Igandera arte.
Aian nahiz Orion, bietan egingo dituzte Gurutze Bideak, gaubeilak eta meza bereziak, baina Aian, horiez gain prozesioa eta Aingeru Pausoak ere egingo dituzte Ostiral Santu egunez.
Orion, Bariko San Nikolas parrokian, honako egitaraua edukiko dute egunotan:
- Bihar, martxoak 29, Erramu Igandea: 12:30ean meza nagusia.
- Martxoak 31, asteartea: 10:00etatik 13:00etara, banakako aitortzak.
- Apirilak 1, asteazkena: 20:00etan, Adiskidetzearen elkarteko ospakizuna.
- Apirilak 2, Ostegun Santua: 19:00etan, Jaunaren Afaria. 22:00etan, Ordu Santua.
- Apirilak 3, Ostiral Santua: 05:00etan Gurutze Bidea San Martin baselizan. 12:00etan, Gurutze Bidea parrokian. 19:00etan, Jaunaren Nekaldia.
- Apirilak 4, Larunbat Santua: 21:30ean, Pazko Gaubeila.
- Apirilak 5, Pazko Igandea: 12:30ean, meza nagusia.
Aian, berriz, San Esteban parrokian honako egitaraua prestatu dute:
- Bihar, martxoak 29, Erramu Igandea: 10:30ean meza nagusia.
- Martxoak 31, asteartea: 20:00etan, Adiskidetzea.
- Apirilak 2, Ostegun Santua: 16:30ean, Jaunaren Afaria.
- Apirilak 3, Ostiral Santua: 10:00etan Gurutze Bidea.16:30ean, Jaunaren Nekaldia. Ondoren, Aingeru Pausoak eta prozesioa.
- Apirilak 4, Larunbat Santua: 19:00etan, Pazko Gaubeila.
- Apirilak 5, Pazko Igandea: 10:30ean, meza nagusia.