Zuzenean

24. Korrika, zuzenean

Erredakzioa 2026ko martxoaren 19a

24. Korrika zuzenean ikusteko aukera dago Gukaren webgune guztietan. Jarraitu Euskal Herri luze-zabaleko eragileek egingo dituzten lekuko hartzeak zuzenean. 

24. Korrika Atharratzeko (Zuberoa) plazatik Bilboraino joango da 2026. urte honetan. Gukan euskararen aldeko egitasmo erraldoia zuzenean jarraitzeko aukera dago. Urola Kostara bigarren astean iritsiko da egitasmoa. Hilaren 25ean, asteazkenez, Oriotik Arroabera arteko zatia zeharkatuko du 24. Korrikak, eta hilaren 28an, larunbatez, Errezildik, Zestoatik, Azpeititik eta Azkoititik pasatuko da. Egun horietan ere lanketa berezia egingo du Gukak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide