Aia

Joxe Inazio Saizar 'Lusarbe' harri jasotzaile ohia omenduko dute igandean, Probalekuan

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 14a

Joxe Inazio Saizar 'Lusarbe'. (Onintza Lete Arrieta)

Harri jasotze erakustaldia egingo dute igandean, Saizarrek bere ibilbidean zehar erabilitako harriekin, hain zuzen. Probalekuan izango da erakustaldia, goizeko 12:00etan hasita.  

Aiako Udalak antolatuta, Joxe Inazio Saizar 'Lusarbe' harri jasotzaile ohia omenduko dute datorren igandean. Oraindik inork hautsi ez duen marka ezarri zuen oriotarrak 1989ko apirilean, Aiako probalekuan: bere pisua hiru bider altxatzea. 202 kiloko harria jaso zuen hiru bider, eta adinean aurrera doan arren, harriaren bueltan jarraitzen du haren bizitzak, epaile lanetan eta harri jasotzaileak entrenatzen aritzen baita. 

Hala, hura omentzeko asmoz, harri jasotze erakustaldia egingo dute Saizarrek bere ibilbidean zehar erabilitako harriekin. Urtarrilaren 18an, igandearekin, izango da erakustaldia, 12:00etan hasita Probalekuan, eta gonbita herritar guztiei zuzenduta dago. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide