Zuhaitz bat bota du haizeak Zudugarai gainetik Aiara arteko errepidean, eta bidea itxita egon da bi noranzkoetan

Intza Trula 2026ko urtarrilaren 9a

Zuhaitza errepidera erorita, Zudugarai eta Aia tarteko errepidean. (Onintza Lete Arrieta)

Zuhaitza kentzeko beharginak berehala bertaratu dira, eta istripurik ez du eragin ezbeharrak. 

Abisu laranja ezarrita zegoen gaurko, eta Aemet meteorologia agentziak iragarri bezala, mendebaldeko haizea gogor jotzen ari da goizaldetik. Hain justu, haize bortitzak zuhaitz bat bota du Zudugarai gainetik Aiara doan errepidean 12:40 inguruan, eta horrek alderik alde bete du errepidea, bidea bi noranzkoetan itxiz.

Erorketak ez du istripuirik eta zauriturik eragin. Zuhaitza bertatik kentzeko zerbitzuak azkar iritsi dira, eta jada zabalik da errepidea.

(13:55ean eguneratutako albistea)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide