Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da bihar, Azaroak 25, eta Aian eta Orion deialdi bana egin dute bi herri horietako talde feministek.
Aiako Emakume Taldeak elkarretaratzea antolatu du 19:15erako plazan. Aurrez, ordea, txokolate beroa banatuko du. 19:00etan elkartuko dira zimitorioan, eta "berezia" izango dela aurreratu dute.
Orion ere 19:00etarako jarri du hitzordua Orioko Mugimendu Feministak. Herriko Plazan elkartu, eta manifestazioa egingo dute Arrantzale kaleko banku morera, Lourdes del Hoyo hil zuten tokira, alegia.